UEUren webguneko dendan otsailaren 1etik 15era bitartean egindako erosketek arlo berbereko argitalpen bat izango dute opari.
Gure on lineko katalogoan egindako edozein erosketari, liburu edota aldizkari, gehituko diogu beste argitalpen bat. Esaterako:
Zeren zain zaude? Sartu eta aukeratu zurea!
Azken 5 urteotan tesien digitalizazioari ekin diogu Tesiker egitasmoaren bidez. Aurten ere horretan arituko gara eta gaur hasiera ematen diogu ekimenari. Beraz, euskaraz idatzitako eta defendaturiko tesiak bildu, sailkatu eta sarean argitaratuko ditugu aurten ere.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera UEUk bultzatzen duen egitasmo honekin lortu nahi da, euskal komunitate zientifikoak maila akademiko gorena ekoitzi eta ekoizten dituen lanak interneten bidez unibertsalki zabaltzea. Ekimena gauzatzeko ezinbestekoa da tesi egileek tesi-lanekin parte hartzea, noski, beraz funtsezkoa da deialdia ahalik eta zabalen eta ozenen egitea.
Tesia euskaraz egin baduzu edota egin duen norbait ezagutuz gero, hurbildu zaitez eta hitz egingo dugu. Helbide honetan gaude: tesiker@ueu.org
Zatoz!
Nahiz eta garai gogorrak bizitzen ari den gure elkartea, UEUren UDAKO IKASTAROAK 40. ekitaldira iritsiko dira aurten. Lau hamarkada hauetako ekarpena ospatzeko, inoiz baino ikastaro arrakastatsuenak egin nahi ditugu eta horretarako - aurten bereziki - ZURE LAGUNTZA ezinbestekoa dugu, bai ikastaroak proposatzen edo baita beraietan parte hartzen ere. (Egin klik izenburuan informazio gehiago jasotzeko)
UEUren ibilbidean zehar ondoan izan dugun lagun bat joan zaigu, Txillardegi. Hizkuntzalaritza Sailean lanean buru-belarri ibiltzeaz gain, sailburu ere izan zen. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, irakaslea, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino.
2000. urtean bere omenez liburu bat argitaratu zuen UEUk: "Txillardegi lagun-giroan." Berak hainbat idatzi izan zuen gurean, berari zor geniona eskertzeko berataz aritu ginela.
Liburua euskaldun miresgarri bati egindako omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia.
Hona hemen 1982ko udako ikastaroetan UEUtaz idatzi zuena.
Eskerrik asko guztiagatik!
Euskarazko Software Katalogoa, Softkat, UEUren eskutik sortu zen 2004an. Zazpi urteko ibilbidea egin ondoren, baliabide ekonomikoen faltagatik 2012an ateak itxi ditugu.
Hori dela eta, ez dugu euskarazko software berririk katalogatuko, eguneratuko eta osatuko. Horrez gain, ez da softwarearen inguruko berririk editatutako ezta erabiltzaileen kontsultarik erantzungo. Webgunea argitaratuta mantenduko dugu, Behatokia atala automatikoki eguneratuko da hilero baina ez da bestelako edukirik berrituko ezta eskakizunik erantzungo. Egoerari buelta ematea espero dugun arren, momentuz ezinezkoa zaigu aurrera egitea.
Euskal Konfederazioa - Arsenal enparantza, 1 - 64100 Baiona 
Tel.: 00 33 (0)5 59 25 77 54 / 00 33 (0)5 59 46 15 21 - euskalkonfederazioa@orange.fr