DEIADAR.org - EUSKAL KONFEDERAZIOAren gunea

Menua

Languesregionales.org

Herri Urrats

AURKEZPENA

Herri Urrats Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izarearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara erakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sustengu zabala.

1984an, hegoaldeko ikastolak antolatzen zituzten besten eredua segituz, Seaskako burraso batzuek, ordurako ideia zail bat martxan ematea erabaki zuten Iparraldean. Horren helburua zen Seaskaren diru beharrei erantzutea, gero eta handiagoak baiziren, batez ere bigarren maila ideki ondotik.

Herri Urrats

1. HERRI URRATS, EUSKARA ETA IKASTOLEN ALDEKO BESTA

Herri Urrats, euskararen alde antolatutako besta bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elgarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea ukaiten duena, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena.

Praktikan, Herri Urrats ibilaldi bat da, Senpereko aintziraren inguruan antolatua. Zirkuitoaren itzulia egitea (4 km) ez da nahitaezkoa, bakoitzak pagatzen ditu nahi dituen kilometroak, berak erabaki duen prezioan. Pertsona bat ibiltzen ahal da enpresa edo kooperatiba baten izenean. Zirkuitoaren inguruan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira.

Urtetik urtera kultur mailako elgarretaratze handienetako bat bilakatu da besta hau, Euskal Herrian, bai Akitania mailan. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik eta hurrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru xoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.

Besta hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako eta Munduko bizilagunak... elgarretaratzen dira, besta tarteko eta giro onean, goraki errateko :

"HIZKUNTZA GUZIEK MUNDUAREN HONDARREA ABERASTEN DUTE"

"DOALA EUSKARA LAU HAIZETARA"

Herri Urrats

2. HERRI URRATS, DIRU ITURRI BAT IKASTOLEN GARAPENERAKO

Ikastola euskal eskola da. Irakaskuntza eta komunikazio hizkuntza euskara da, frantsesa sartzen da CE1 mailatik aitzina. Lehen mailaren bukaeran haurrak egiazki elebidunak dira (Hezkunde Nazionalak 6garrenean sartzean egiten duen ebaluaketak horrela frogatzen du).

Ikastolak erakaskuntza zerbitzu publiko bat eskaintzen du. Edozein opinio politiko nahiz erlijiotik kanpo, ikastola eskola laiko bat da, haurrak euskaraz hazi nahi dituzten guziei idekia.

Oraingo ikastolen estatutuak (Estadoarekin elkartze kontratua) erakaskuntza ereduaren ezagutza erakusten du. Bainan estatutu hori, 1959 garren urtean egina gaurregun desegokia da eta ikastolen garapena trabatzen du.

Ondorioz urtero bertako enpresei eta herriko etxeei dei egiten diegu, ikastolen garapenerako laguntza ekar dezaten .

Orain arte Ikastolen Kontseiluak erabakirik, Herri Urratsek utzitako uzta baliatua izan da eraikitze eta berrantolaketan, hala nola :

=> Kolegioetan : Xalbador Kanbon, Piarres Larzabal Ziburun, Manex Erdozainzi Etxart Donaixtin.

=> Lehen mailako ikastoletan : Donapaleun, Angelun, Kanbon, Sohütan, Urrunan.

Gaurregun 18 lehen mailako eskola, 3 kolegio eta lizeo batek Seaska osatzen dute.

  • 1969 : ikastola bat eta 8 ikasle
  • 1975 : 11 ikastola eta 305 ikasle
  • 1990 : 15 ikastola eta 1000 ikasle
  • 1995 : 18 ikastola eta 1450 ikasle
  • 2000 : 23 ikastola eta 1851 ikasle
  • 2005 : 24 ikastola eta 2129 ikasle
  • 2007 : 25 ikastola eta 2268 ikasle
  • 2010 : 27 ikastola eta 2645 ikasle

KonfederazioaEuskal Konfederazioa - Arsenal enparantza, 1 - 64100 Baiona Konfederazioa

Tel.: 00 33 (0)5 59 25 77 54 / 00 33 (0)5 59 46 15 21 - euskalkonfederazioa@orange.fr