DEIADAR.org - EUSKAL KONFEDERAZIOAren gunea

Menua

Languesregionales.org

Biga Bai

  • Assemblée générale
    Attention ! Notre assemblée générale aura lieu à Ustaritz, salle du conseil municipal, à 19h30, le vendredi 10 février.

    La présence de chacun est importante, comme soutien aux actions menées, dans l'esprit du débat démocratique et pour insuffler un autre élan dans la perspective de nouveaux projets.
    Un buffet permettra d'échanger ensuite sur un mode informel et convivial.

  • Nouvelle lettre à l'Inspecteur d'Académie

    2012/01/18a

    Akademiako Ikuskari jauna,

    Gure Biltzar Nagusiaren eta prentsaurrekoaren bezperan, gure eskaerak berriz zuzentzen dizkizugu, orain arte erantzunik gabe gelditu baitira. Alta, puntu horien aitzinamenduaren berri emateko prest zenirudien eta zure isiltasunak harritzen gaitu.

    1 - Zertan dira 2012ko ikasturte hasierarako pentsatuak izan diren aterabideak, kontuan harturik Tsek ez dutela historia-geografia gehiagorik programan ? Haien kasuan, elebitasuna euskarazko bi ordura astean mugatua izanen ote da Cassin lizeoan, beste nonbait pixka bat gehiago izanen delarik ? Uztailean eta urrian salatu genuen arazo hori berriz seinalatua izan da Eskualdeko Hizkuntzen Konsteilu Akademikoan baina bazter utzi omen duzu.

    2 - Zertan da hiru lizeo elebidunetako zuzendariekiko bilkura ? 2011ko uztailean, elkartu ginenean, proposatu zenuen bilkura hori antolatzea. Praktiken harmonizazio batera eraman behar gintuen. Espero dezagun ez dela izendatzailerik ttipienean oinarritua izanen.

    3 - Zertan dira kolegioetan ordu parekotasuna lortzeko beharrezkoak diren lanpostu profilatuak ?

    4 - Zertan da Eskualdeko Hizkuntzen Kontseilu Akademikoan parte hartu ahal izateko gure eskaera ? Badu urte bat eskaera hori egiten dugula, erantzunik lortu gabe, nahiz Hezkuntza Publikoaren baitan gauden. Ikas Bi elkarteak, bere Administrazio Kontseiluan eta lehendakari gisa ikasleen gurasorik ez diren kideak onartzen dituenak, zergatik parte hartzen du erakunde horretan, Biga Bai, ikasleen gurasoz baizik osatua ez den elkartea, bertan ez dagoelarik ?

    5 - Zertan da urtean zehar hiru urte beteko dituzten haurren harrera ama eskoletan ? Proposatu genuen haur horiek ikasturte hasieratik integratzea eta uste genuen eskaera hori ulertu zenuela.

    6 - Zertan da gela elebidunetako ikasle kopurua, jakinez hizkuntza menperatzeko ahalik eta gehien mintzatu behar dela eta horrek ikasle kopuru mugatu bat eskatzen duela, batez ere familiak eta, beraz, haurrak, euskaldunak ez direnean ? Badakigu beren seme-alaben izen ematea eskola publikoetan egin dituzten familia gehienak egoera horretan direla. Hemen, 1. edo 2. hizkuntza biziaren ikaskuntza baino elebitasuna hunkituagoa da. « Elebidun » hitza ofizialki erabil daiteke honek eskatzen dituen ahalbideak eman gabe ? Preseski, ba ote da hizkuntza gaitasunen ebaluaketa proiekturik, elebitasunaren zentzuan, lizeoetako ikasleentzat bederen ?

    Kontzienteak gara Hezkuntza Nazionalak finantza zailtasunak badituela. Hala ere, ahalbide gehigarriak eskatzen baditugu, konponketa historiko gisa da, Errepublikan luzaroegi lekurik izan ez duen eta, beste hainbat eskualdeko hizkuntza bezala, diskriminazioaren biktima izan den hizkuntza batentzat. Ahalbide horiek esparru horretan lortu behar lituzke Ministerioak.

    Itxaropen horiek guziak hiru sareak biltzen dituen Hiru Sareta-ren baitan ere landuko dira. Isiltasun ofizial horren berri emanen diogu publikoari, guretzat halako isiltasunak honako hau erran nahi baitu : « isilik gelditzen denak onartzen du ».

    Gure adi egonen zarelakoan eta, erantzun baikor baten zain gaudela, onar itzazu, Ikuskari jauna, gure agurrik adeitsuenak.

    Evelyne Mourguy Capelier
    Biga Bai elkarteko lehendakaria

    Télécharger la lettre (pdf)

  • Lettre à l'Inspecteur d'Académie

    2011ko abenduaren 14a

    Biga Bai écrit au Hezkuntza Nazionaleko Ministro jaunari. Télécharger la lettre

KonfederazioaEuskal Konfederazioa - Arsenal enparantza, 1 - 64100 Baiona Konfederazioa

Tel.: 00 33 (0)5 59 25 77 54 / 00 33 (0)5 59 46 15 21 - euskalkonfederazioa@orange.fr