DEIADAR.org - EUSKAL KONFEDERAZIOAren gunea

Menua

Languesregionales.org

Bertsozale elkartea

  • Lasarten auzolanean egindako saioa Hitzetik Hortzeran
    Unai Muņoa eta Ane Labaka izango dira Hitzetik Hortzerako platoan asteon. Ttakun euskara elkarteak koordinatuta, urtero egiten dute bertso-saio berezia Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean. Herriko kultur taldeek elkarlanean ontzen dute ikuskizuna, eta denetarik izaten da: dantza, antzerkia, musika... eta, jakina, bertsoa. Aurten Maialen Lujanbio eta Andoni Egaņarekin kantatu dute, eta hango berri emango dute platoan Labakak eta Muņoak. Urdazubiko Gauiņara elkartean saltsa ederra sortu zuten Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik kantatutakoek. Hango onentsuena ere erakutsiko dute. Bidalitakoan, Iker Zubeldia eta Julio Soto Arroa Behean. Zuri-beltzeko ASUPOAn Mattin, nere gizona liburuaz solastuko da Luixa Guilzu; eta Mari Trekuren laneko pasarte bat ere irakurriko du. Ibai Esoainek sortutako BertsolHaritza ikuskizunaz erreportajea emango dute, gainera. Denboraldiko azkenaurreko programa da aste honetakoa. Maiatzaren 25ean emango dute azkena. Osorik Bartzelonan grabatua, bertan egin berri den bertso-soparra ardatz duela. HH: dagoeneko ikusgai eitb.com/nahieran-en. Eta ostiralean, 21:00etan, ETB-1en.
  • Lasarten auzolanean egindako saioa Hitzetik Hortzeran
  • John Miles Foley ikerlaria zendu da
    Massachusettseko Unibertsitatean doktoratua, ahozko tradizio konparatiboaren alorrean munduko aditu nagusitzat hartua izan da. Missouriko Unibertsitatean ahozko tradizioen ikerketa zentroa sortu zuen, "Center for Studies in Oral Tradition" delakoa (www.oraltradition.org), eta gaiaren inguruko aldizkari garrantzitsuenetarikoa ere berak sortu zuen, "Oral Tradition Journal" (journal.oraltradition.org). Bere ekarpen nagusiena munduko ahozko tradizioen gertakari ezberdinen ikerketa izan zen, tartean bertsolaritzaren ikerketa, eta landa-ikerketa horietan ikusitakoa antzinako testuetan eta internet bidez sortzen ari den ahozkotasun berrian aplikatzea zuen helburu. Gaiaren inguruko 20 liburu idatzi edo editatu ditu eta 160 artikulu baino gehiago idatzi ditu. 2003an Renoko Ikerguneak antolatutako kongresuan izan zuen bertsolaritzarekin lehen harremana eta urte berean Bertsozale Elkarteak antolatutako "Ahozko Inprobisazioa Munduan" jardunaldietan parte hartu zuen (ttiki.com/37764). 2005eko Txapelketa Nagusiko finalera gonbidatu zuen Bertsozale Elkarteak eta Argo egitasmoan parte hartzeko proposamena ere onartu zuen (ttiki.com/37770). Final horri buruzko artikulua idatzi zuen Oral Tradition Journal aldizkarian (http://www.oraltradition.org/articles/basque) 2007an, munduan bertsolaritzaren berri zabaltzeko asmoarekin, Oral Tradition Journal aldizkarian bertsolaritzari buruzko ale berezi bat argitaratu zuen: http://bdb.bertsozale.com/orriak/get/35-oral-tradition-journal-22-2 2009an Txapelketa Nagusiko finalaren aitzakian berriro etorri zen Euskal Herrira eta Asier Altunaren Bertsolari filmaren grabazioan parte hartu zuen: http://vimeo.com/9355066 Bere azken ikerketan Ahozko Tradizioak eta Internet Teknologiek oinarrian duten antzekotasuna aztertzen ari zen, eta hor ere bertsolaritza adibide garrantzitsuenetariko bat bezala ikusten zuen: http://sms.cam.ac.uk/media/1092059 Informazio gehiago Wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/John_Miles_Foley
  • Abian da Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa
    Aurkeztu da maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 10a bitartean jokatuko den Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Guztira 63 bertsolarik hartuko dute parte. Eskualde bakoitzeko finaletan sei bertsolarik abestuko dute eta seikotea hautatzeko kanporaketa saioak egingo dira. Eskualdeetako finalak: -ENKARTERRI: Maiatzaren 5ean, 17:30ean, Barkaldoko Clara Campoamor kultur etxean. -HEGO-URIBE: maiatzaren 6an, 17:30ean, Arrigorriagako Lonbo aretoan. -DURANGALDEA: maiatzaren 11an, 22:00etan, Abadiņoko probalekuan. -ARRATIA: maiatzaren 12an, 17:30ean, Zeanuriko frontoian. -LEA-ARTIBAI: maiatzaren 19an, 17:30ean, Ondarroako Kafe Antzokian. -URIBE KOSTA: ekainaren 2an, 17:30ean, Algortako Villamonte kultur etxean. -URIBE BUTROE: ekainaren 9an, 17:30ean, Sondikako kultur etxean. -BUSTURIALDEA: ekainaren 10ean, 17:30ean, Bermeoko Kafe Antzokian. www.bizkaikotxapelketa.biz
  • Eskolarteko Bertsolari Txapelketak abiatu dira
    Maiatzean abiatu dira herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Adinaren arabera bi maila izango dira: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Eskolarteko Txapelketaren bitartez ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen duten gaztetxoek bertso saioak ikusi, idatzizkoan parte hartu eta jendaurrean abesteko aukera izango dute. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimen hau oso modu ezberdinean garatu da orain arte eskualde zein herrialde bakoitzean. Txapelketaren egitura bateratu asmoz 2013rako Eskolarteko Txapelketa eredu berria jarri nahi da martxan, besteak beste bertso-eskolei parte hartzeko aukera emanez. Hori dela eta, eskolarteko txapelketaren inguruko gogoeta eguna antolatu dugu maiatzaren 12rako, Villabonako egoitzan. Parte hartzeko interesa duzuen guztiok ateak zabal zabalik dituzue. Eskolarteko txapelketaren egutegia ikusteko egin klik albistearen izenburuan.

KonfederazioaEuskal Konfederazioa - Arsenal enparantza, 1 - 64100 Baiona Konfederazioa

Tel.: 00 33 (0)5 59 25 77 54 / 00 33 (0)5 59 46 15 21 - euskalkonfederazioa@orange.fr