Adolfo Muñoz idazkari nagusiak erantzukizuna politikoei leporatu die.
Urte bukaeran amaituko da Deutsche Bank—en eta museoaren fundazioaren arteko hitzarmena.
Donostiako Probintzia Auzitegiak 2010eko abenduan bi eta lau urte arteko zigorra jarri zien lau guardia zibili, eta Gorenak errugabetu egin zituen iazko azaroan. Orain atzera bota du hura baliogabetzeko eskatuz Portu eta Sarasolaren defentsak sartutako helegitea.
Donostian atxilotutakoa 38 urteko gizona da, eta bikotekide ohia mehatxatzea egozten zaio. Bilbokoa, berriz, 36 urteko gizonezkoa da, eta haren emazteak salatu du zortzi urtez jo duela.
PPren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea 29 preso nafarren senideek. Behin—behineko atxiloaldiaren inguruan egiten ari den "gehigikeria" salatu dute.
Gaur eman du epaia Kirola Arbitratzeko Epaitegiak. 2010eko Tourrean eman zuen positiboa; 50 pikogramo klenbuterol antzeman zituzten ziklistaren gernuan. Orduko Tourra eta iazko Giroa kendu dizkio TASek. Aurtengo abuztuaren 6ra ezingo du korritu.
Administrazio Kontseiluan jasotako kexa baten ondotik hartu du erabakia; gotzaintzak "adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna ez defendatzea" leporatu dio ente publikoari.
Aralarreko koordinatzaile nagusiaren ustez, "PSOE Madrilen oposizioa egiten hasten bada" Nafarroan egoera "jasangaitza" izango da eta EAEn PPren babesa "murrizten" joango da.
2009an egin zituen ustezko lapurretak; Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Langraiz Okan (Araba), besteak beste. 2.813 euro eskatzen dizkio kaltetutako enpresa batek.
Euskal Konfederazioa - Arsenal enparantza, 1 - 64100 Baiona 
Tel.: 00 33 (0)5 59 25 77 54 / 00 33 (0)5 59 46 15 21 - euskalkonfederazioa@orange.fr