DEIADAR.org - EUSKAL KONFEDERAZIOAren gunea

Menua

Languesregionales.org

Aek

  • OTSAILEKO AIZU! KIOSKOETAN
    There are no translations available.

    Hilabete honetan Rafa Rueda musikaria ikus dezakegu AIZU! aldizkariko azalean. Musikaz aritu da mungiarra, batez ere, Enaren geometria bere laugarren bakarkako lanaz eta PiLT taldearekin bizitako garaiak gogoratu ditu AIZU!ko lagunekin.

    Arin-arin atalean, Hanna Lantto filologoa elkarrizketatu dute. Hanna finlandiarra da eta euskara eta euskal kultura irakasten du Helsinkiko Unibertsitatean.

    Bestalde, erreportajean hainbat gai jorratu dute: Zuberoako Maskaradak, Arditurriko meatzak (Aiako harria), Justuri irratiaren egitasmo berri eta euskalduna Bizkaiko Uribe Kosta eskualdean eta Iruņeko Txantrea auzoko Motxila 21 musika taldea.

    Albiste laburrak, komikiak, denborapasak, ikasleen iritziak eta hainbat gauza gehiago... otsaileko AIZU!n!





  • FILM-LABURREN LEHIAKETA MARTXAN JARRI DU KONTSEILUAK
    There are no translations available.

    Kontseiluak euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan film laburren lehiaketa antolatu du.



    Lanetan euskaraz bizi nahi dut ideia agertu behar da, egileak aukeratzen duen eran. Euskaldunok fidelak gara gure hizkuntzarekin. Euskaraz hitz egiten dugu aukera dugun guztietan, baina aukerak dira gaur egun falta zaizkigunak, euskaraz bizi ahal izateko espazioak falta ditu euskaldunak. Beraz, euskaraz bizitzeko nahia adierazi behar dute partehartzaileek.


    Parte hartzeko gehienez 10 minutu izango dituen film laburra aurkeztu behar da. Hautaketa prozesua egiteko epaimahai profesionala izandatu du Kontseiluak. Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago web-gune honetan.



    Animatu eta hartu parte, euskalakari!




  • ALDAHITZ IKERKETAN PARTE HARTU DU AEK-k
    There are no translations available.

    Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren finantziazioarekin. Lan munduan tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak.



    Proiektu hau helduen euskalduntzean zein lan munduko euskara planetan ezagutza zabala duten erakundeekin lankidetzan garatu da: AEK-Ahize, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E., Hernaniko Udala eta Eusko Jaurlaritzako HPS; eta Pello Jauregi irakaslea (EHU) izan da zuzendaria.




  • OTSAILEAN ERE NEGU BARNETEGIA!
    There are no translations available.

    Barnetegia ez da udarako bakarrik, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia urte osoan dago zabalik eta hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1).



    Otsaileko ikastaroa otsailaren 6tik martxoaren 2ra izango da (izena emateko azken eguna urtarrilaren 27a).



    Hauek dira 2011-2012 ikasturteko gainontzeko negu barnetegien datak:

    -Martxokoa, martxoaren 5etik apirilaren 30era (izena emateko azken eguna, otsailak 24)

    -Apirilekoa, apirilaren 9tik maiatzaren 4ra (izena emateko azken eguna, martxoak 30)

    -Maiatzekoa, maiatzaren 7tik ekainaren 1era (izena emateko azken eguna, apirilak 27)

    -Ekainekoa, ekainaren 4tik 29ra (izena emateko azken eguna, maiatzak 25)


    Informazio gehiago eta izen-ematea: 94 625 35 96 telefonora deituta, edo gernika@aek.org helbide elektronikora idatzita.


    Zer egiten da negu barnetegian? Ikasleak egun osoan aritzen dira euskaraz, jakina! Eskola orduak, berez, sei eta erdi dira (guztira 120, hilabetean), goizean eta arratsaldean banatuta (ostiraletan, goizez bakarrik ematen da eskola). Arratsaldekoa bukatuta, hainbat aukera dute ikasleek: batzuek ikasitakoa sakondu nahi izaten dute eta ikasten jarraitzen dute, beste batzuek nahiago dute kirola egitera irten eta askok eta askok ematen dute izena inguruko berba-lagun taldeetan, euskaraz antolatutako ekintza ugaritan parte hartzeko. Barnetegian bertan ere antolatzen dira ikastaro txikiak eta tailerrak.




  • AEKn IKASTARO BEREZIAK
    There are no translations available.

    E-uskaltegiak, AEKren on-line zerbitzuak, HABEren mailetarako azterketak prestatzeko 100 orduko on-line ikastaroak prestatu ditu, otsailaren 6tik ekainaren 22ra. Ikasleak tutoretzetarako 5 ordu eta mintzamena lantzeko 16 ordu izango ditu. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko bidali mezua helbide elektroniko honetara. Matrikulak 327 euro balio du.



    http://www.youtube.com/watch?v=EtrMzBKtfGQ

    Bestalde, Iparraldeko AEK-k astebeteko hiru ikastaro antolatu ditu, ikasguetako ohiko eskolez gain. Ikastaro hauek astelehenetik ostiralera izango dira (35 ordu) eta maila guztiak eskainiko dira, hasierakoa salbu.



    Matrikula prezioa 210 eurokoa da (232 ? AEKide kartarik ez dutenentzat).

    Aipatu ikastaroak data eta leku hauetan eskainiko dira: otsailaren 20tik 24ra Baionan (izena emateko azken eguna, otsailaren 10a), apirilaren 16tik 20ra Miarritzen (izena emateko azken eguna, apirilaren 6a) eta maiatzaren 21etik 25era Donapaleun (izena emateko azken eguna, maiatzaren 11).


    Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago 05 59 25 76 09 telefonora deituta.



KonfederazioaEuskal Konfederazioa - Arsenal enparantza, 1 - 64100 Baiona Konfederazioa

Tel.: 00 33 (0)5 59 25 77 54 / 00 33 (0)5 59 46 15 21 - euskalkonfederazioa@orange.fr